XX. mendeko Euskararen Corpus estatistikoa

Testuingurua

KONTZEPTUAK SEKTORE PUBLIKOA Sektore Publikoa terminoak aurretiazko definizio bat eskatzen du, Euskadiko erakundeen eraketak aurkezten dituen berezitasunak kontutan izanik.

Berezitasun horiek bi Sektore Publiko diferentziaturen bateratasunean gauzatzen dira: a) Euskal Sektore Publikoan.

b) Euskadiko Komunitate Autonomoko Sektore Publikoan.

Euskal Sektore Publikoa, Euskadin ematen diren antolamendu politikoko maila desberdinei dagozkien Sektore Publikoek osatua dago (Estatuari dagozkionak salbuetsiz alegia), hau da: Komunitate Autonomoak, Lurralde Historikoetako bakoitzak eta Udalen antolamenduak.

Euskadiko Komunitate Autonomoko Sektore Publikoa, bere aldetik, osatzen dute: a) Euskadiko Komunitate Autonomoko Administrazio Orokorrak.

b) Euskadiko Komunitate Autonomoko Erakunde-Administrazioak, hau bere aldetik besteok osatzen dutela: 1. Zuzenbide publikoaren arabera eraentzen diren Komunitateko Erakunde-Enteek; Organismo Autonomoak deitzen zaie hauei.

2. Funtsean zuzenbide pribatuaren arabera eraentzen diren Komunitateko Erakunde-Enteek; bi motatakoak izan daitezke hauek: - Zuzenbide pribatuko Ente Publikoak.

- Sozietate Publikoak.

Jaurlaritzaren erantzukizuna da Euskadiko Komunitate Autonomoko Sektore Publikoaren Aurrekontu Bateratua elaboratzea, eta berori Parlamentura aurkeztea informazio-dokumentu bezala.

1986rako Aurrekontu Orokorren Lege-Proiektua prestatu zen egunean, Sektore Publiko hori osatzen zuten enteak honela xehekatuak geratzen ziren: 1. Komunitate Autonomoko Administrazio Orokorra (Parlamentua, Jaurlaritza, Lan-Harremanetarako Kontseilua, Kontseilu Ekonomiko Soziala, Kooperatiben Kontseilu Gorena).

2. Zuzenbide publikoaren arabera eraentzen diren Komunitateko Erakunde-Enteak: a) Administrazio-Organismo Autonomoak: - Osakidetza-Servicio Vasco de Salud.

- Euskal Ikastolen Erakundea-Instituto Vasco de Ikastolas (E.I.K.E.).

- Herri Arduralaritzaren Euskal Erakundea-Instituto Vasco de la Administración Pública (I.V.A.P.).

- Helduen Alfabetatze eta Berreuskalduntzerako Erakunde Sortaraztekoa eta Euskaltegiak Araupetzezkoa-.